BIT&MINA

Nor gara

NOR GARA?

Sormena oinarri, bereizgarritasuna helburu eta bezero bakoitzarekin hitz egin eta ulertzeko asmoz sortu genuen 2002an BIT&MINA. Orduz geroztik, komunikazio eta diseinu grafikoko zerbitzu integrala eskaintzen diegu geroz eta ugariagoak diren enpresa eta erakundeei.

Urteotan, sektorean sendo finkatzea lortu dugu, gure bezero zerrenda luzeak adierazten duen bezala. Besteak beste, inprimatutako diseinuan, teknologia berrietan (Multimedia-Internet), ikus-entzunezkoetan (produkzioa, grafismoa, postprodukzioa, iragarkiak...) eta ekitaldien antolaketa lanetan aritzen bagara ere, gaur egun, enpresa ezberdinekin lankidetzan, edozein behar komunikatibo asetzeko gaitasuna dugu.