NORTASUN IRUDIA
Nortasun irudiaren sormena enpresaren izaera islatuko duen irudiaren inguruko hausnarketa da. Nortasun irudi indartsu bat garai eta behar berrietara egokitzen da. Enpresaren izaera bizi eta aldakorraren espirituarekin jaio behar du, eta honen garapenarekin batera hazi. Irudi honek enpresaren iragana, oraina eta etorkizuna jantzi behar ditu, eta kontuan izan behar du etorkizunean gizarteak enpresa bera (erakundea) eta enpresaren jarduera nola hautemango dituen.